sábado, 9 de junio de 2007

Euskal Bizikletako erlojupekoa bertan behera utzi dute


Euria eta haize bortitza direla-eta, Euskal Bizikletako antolatzaileek arratsaldeko bigarren saioa, erlojupeko froga, bertan behera uztea erabaki dute. Goizean, Vladimir Efimkinek eskuratu ditu etapa garaipena eta liderraren elastikoa.

20 kilometroko erlojupekoa egitekotan ziren Euskal Bizikletako txirrindulariak bigarren jardunaldiko arratsaldeko frogan. Abadiñon hasi eta amaitzen den ibilbidea prestatua zuten antolatzaileek, baina euriak eta haize bolada bortitzek arratsaldeko froga bertan behera uztera behartu ditu.

Goizeko etapan, Caisse d´Epargne taldeko Vladimir Efimkinentzat izan da garaipena. 25 urteko txirrndulari errusiarrak tropeletik ihes egin du, eta liderraren elastiko urdina ere eskuratu du.

No hay comentarios: