sábado, 9 de junio de 2007

Alberto Fernandezek eskuratu du Euskal Bizikletako lehenengo etapa


Alberto Fernandezek (Saunier Duval) eskuratu du Euskal Bizikletako lehenengo etapa eta, beraz, berak jantziko du liderraren elastikoa. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) eta Patxi Vila (Lampre) segundu gutxira helmugaratu dira.

Guztira 17 txirrindularitza taldek hartu dute gaur irteera Eibarren, Euskaltel-Euskadi eta Orbea-Oreka SDA euskal taldeak tartean direlarik.

Eibar eta Tolosa arteko ibilbideak osatu du Euskal Bizikleta 2007ko lehenengo etapa. Guztira 172,2 kilometro izan dituzte aurretik txirrindulariek, eta tartean bost mendate igaro dituzte: Areitio (3.maila), Milloi (3.maila), Itziar (3.maila), Meagas (3.maila) eta Santa Ageda (1. maila).

Jon Bru eta Xabat Otxotorena euskal txirrindulariek tropeletik ihes egin dute, eta kilometro dezente egin dituzte bakarka. Atzean, ordea, mugimenduak izan dira eta Euskal Bizikleta irabazteko faboritoek erakutsi dute indarrik gehien.

Alberto Fernandez etapako garaileak sasoitsu dagoela erakutsi du, eta bera izan da azkarrena helmugaratzen. Atzetik sartu dira Jose Angel Gomez Marchante taldekidea, Eladio Jimenez eta Oscar Sevilla.

Zertxobait atzerago sartu dira Tolosako helmugan Patxi Vila eta Samuel Sanchez.

No hay comentarios: