Andres Antuña, bigarren etaparen irabazlea
Andrey Amador bigarren sailkatu zen eta Mancusok lidergoari eutsi zion.
Andres Antuñak irabazi zuen Baiona eta Ficoba-Igantzi artean korritutako Bidasoako Itzuliaren bigarren etapa.
Andrey Amador bigarren sailkatu zen eta Mancusok lidergoari eutsi zion. Joseba Larralde izan zen euskaldun onena.
http://www.vuelta-bidasoa.com/2007/index.html
viernes, 11 de mayo de 2007
BIDASOAKO ITZULIA
Salvatore Mancuso, aurreneko liderra
Tropela 7 segundora sartu zen eta Andrey Amador eta Maxime Bouet frantziarra bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Unai Aranzabal izan zen lehen euskalduna 6. postua lortuz.
Salvatore Mancusok irabazi zuen Irun eta Hendaia artean korritu zen 125,9 kilometroko Bidasoako Itzuliaren aurreneko etapa.
Tropela 7 segundora sartu zen eta Andrey Amador eta Maxime Bouet frantziarra bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Sailkapen nagusiko lehen euskalduna Bidelan-Kirolgi Unai Aranzabal izan zen 6. postuan.
Sailkapena
1. 34 MANCUSO, Salvatore 02:56:43
2. 114 AMADOR, Andrey 07ra
3. 23 BOUET, Maxime 07ra
4. 193 KAYNOV, Valtry 07ra
5º 64 FERNANDEZ, Delio 07ra
6º 71 ARANZABAL, Unai 07ra
7º 74 LARRALDE, Joseba 07ra
8º 164 PALACIO, Jesus 07ra
9º 32 BENEDETTI, Luca 07ra
10º 124 ANGULO, Ventura 07ra
BIDASOAKO ITZULIA

Garaile berri baten bila
Iaz, Guillermo Lana izan zen garailea. Azysa taldeko nafarrak, lider zen Seguros Bilbao taldeko Beñat Intxaustiren erorketa aprobetxatu zuen, etapa eta itzulia erdiesteko.
Iaz, Guillermo Lana izan zen garailea. Azysa taldeko nafarrak, lider zen Seguros Bilbao taldeko Beñat Intxaustiren erorketa aprobetxatu zuen, etapa eta itzulia erdiesteko.
Asteazkenean, Bidasoako Itzulia hasiko da. 23 urtez azpikoko txirrindularien, nazio mailako karrera ospetsuenetariko bat da eta taldeak oso ondo prestatuta daude bidasotar itzuli honetan garaile bezala agertu ahal izateko.
Iaz, Guillermo Lana izan zen garailea. Azysa taldeko nafarrak, lider zen Seguros Bilbao taldeko Beñat Intxaustiren erorketa aprobetxatu zuen, etapa eta itzulia erdiesteko.
Bidasoako Itzulia pasa den astean aurkeztu zen ofizialki, Irungo Udaletxean. Asteazkenean hasiko da Irunen, eta amaierak, Hendaia, Igantzi, Hondarribia eta Irun bertan izango dira.
Kalitateagatik, garaipena eramateko aukera gehien dituzten taldeak, Seguros Bilbao, Caja Rural, Bidelan-Kirolgi eta Azpiru-Ugarte. Baina hauez gain, Azysa, Lizarte, Alfus-Tedes, Belca-Oriako, Cafe Baque, Gruesa-Policlínica, Debabarrena, Saunier Duval, Würth, Comunitat Valenciana, CCM, Froiz eta lau atzerritarrek ere parte hartuko dute.
Ondorioz, garaileari etorkizuna eman diezaiokeen karrera bat iritsiko da. Afizionatu mailako egutegiko proba garrantzitsuenetarikoa. Dena prest dago, ikuskizuna hasteko.
martes, 8 de mayo de 2007
Ivan Bassok bere erantzukizuna aitortu du
'Puerto auzian' nahastuta dagoela onartu, eta ikerketan Italiako Justiziari laguntzeko prest azaldu da
Ivan Basso txirrindulariak Puerto auzian daukan erantzukizuna aitortu du. CONI Italiako Olinpiar Batzorde Nazionalaren egoitzan agertu zen atzo eguerdian Basso, Massimo Martelli bere abokatuak Ettore Torri fiskalari hitzordua eskatu ondoren. Abokatuaren arabera, Bassok Italiako Justiziari laguntzeko borondatearekin eskatu zuen agerraldia. Laguntza horrekin, bi urteko zigor ziurra urte batera murrizteko asmoa luke txirrindulariak, eta modu horretan, 2008. urteko Giroa hasten denerako zigorra bete.
Bassok gaur jakinaraziko ditu bere agerraldiaren xehetasunak. Agiri baten bitartez edo prentsaurreko batean izango den, gaur jakingo da. CONI erakundea pozik agertu zen Bassok laguntza emateko pausoa eman duelako, baina ez zituen Bassoren agerraldian esandakoak zehaztu. Arrasto txikiena ere ez zuten eman. Txirrindulariak Puerto auziarekin zer lotura duen gaur argitu daiteke, eta Bassok esandakoa gogoan, auziaren inguruko kontu franko gera daitezke agerian.
Bassok aurreko astean deklaratu zuen fiskalaren aurrean, maiatzaren 2an. Ordu pare batekoa izan zen deklarazioa, eta fiskalak bertan behera utzi zuen agerraldia. Martelli abokatuaren arabera, fiskalak ikertzen jarraitzeko helburuarekin eten zuen Bassoren deklarazioa, eta egun batzuk geroago deituko zuela agindu. Mandatu hori iritsi baino lehen agertu da Basso Erroman, CONIren egoitzan, bere erantzukizuna argitzeko.
Bere abokatuaren ahotan, Bassok zuzen jokatu du bere kabuz aitortza eginda. «Ivan aztoratuta dabil. Kontzientzia arazoak izan ditu aste honetan, urduri egon da egun osoan, tentsio handiarekin, eta, tentsio hori askatzeko asmoz, begiak ireki ditugu denok, pauso zuzena emateko». Fiskaltzaren aurrean Basso lasai mintzatu zela esan zuen abokatuak: «Patxada handiarekin aritu da, poliki-poliki hitz eginez, eta bere izaerari dagokion eran». Bassok hartu duen erabakia une honetan zergatik hartu duen galdetu zioten abokatuari, eta Martellik honakoa erantzun zuen: «Egin duena egin badu, txirrindularitza maite duelako egin du».
ERREAKZIO UGARI. Bassoren aitortzak erakunde askoren erreakzioak eragin zituen. UCI Nazioarteko Txirrindulari Elkargoko Pat McQuaid buruak erakundearen babesa eskaini zion txirrindulariari, baina garbi utzita haren aitortzak ez duela ekarriko bi urteko zigorra arintzea. «Ez dugu bakarrik utziko, baina ez diogu zigorra arinduko keinu horregatik. Arauak denok errespetatzeko sortu ziren, eta Bassok ez ditu errespetatu. Debekatutako jarduera batean aritu da, eta horrek tristura eragiten dit». McQuaidek Bassorena Puerto auziko lehen atala izatea espero du. «Auzian nahastuta eta beldurtuta zeuden beste kirolari batzuk ere pausoa emateko ausardia izango dutela uste dut. Hobe da aitortzea, gezurretan aritzea baino». Italiako Txirrindularitza Federazioko Renatto di Rocco buruak ere babesa eskaini zion Bassori: «Ivani eskatzen digun laguntza guztia emango diogu. Txirrindularitzari mesede egingo dio haren aitortzak».
Italiako Giroko Angelo Zomegnan antolatzaile buruak Bassoren adorea goraipatu zuen: «Orain aste batzuk ez nuen sinetsiko hau gertatuko zenik, baina txirrindularitza osoak eskatzen zuen pausoa dela uste dut. Di Roccok esan duenarekin bat egiten dut».
Francesco Moser nazioarteko txirrindulari elkarteko presidentea mintzatu zen gogorren: «Hainbeste estutu dute, non ezin izan duen bere erantzukizuna ukatu. Ullrichekin gertatu zena gertatu ondoren, bistakoa zen gurpila ez zela geratuko. Txirrindulariek aro bat bukatu dela ulertu behar dute, ez dela arriskatzeko garaia».
«Kontzientzia arazoak zituen Bassok, eta horregatik erabaki du pauso zuzena ematea»
massimo martelli.Ivan Bassoren abokatua. «Ez dugu bakarrik utziko Basso, baina ez diogu arinduko zigorra. Arauak denok errespetatzeko sortu ziren» pat mcquaid uci-ko presidentea.
sábado, 5 de mayo de 2007
Italia hizpide

Hilaren 12an hasiko da Italiako Giro famatua. Noski, Tropelean ere lehiaketa izango da aurten ere lasterketa honen inguruan. Beraz, adi!!
Baina Giroaren bezperatan, beste italiar bat dugu albiste: Ivan Basso. Iaz Puerto Operazioak eraginda Tourretik alboratua izan eta gero, atzo taldea uztea erabaki zuen italiarrak. Baina zergatik orain? Zer gertatu da?
Italiako Komite Olinpikoak kasua artxibatzea erabaki bazuen ere iazko urrian, orain azken egunetako berrien ostean, gehiago argitzeko erabakia hartu du. Ullrich alemaniarrari bezala, ADN froga bat egitea eskatu zaio Bassori. Ullrich talde gabe geratu zen eta Bassok taldea utzi du bere kabuz. Bihar joango omen da azalpenak ematera erakundeen aurrera. Badirudi alemaniarraren kasuan prozesua azkarrago joan zela eta ondorioak lehenago pairatu zituela; Bassori, berriz, orain etorri zaio ordaina. Bazen garaia!!
Kontuak kontu, badirudi beste 47 txirrindulariren izenak badirela Puerto Operazioaren txostenen batetan. Noiz agertuko dira? Giroa hastear denean? Tourrean?
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)