Bidelan, Gipuzkoako lurralde historikoko AP-1 eta A-8 autobideen ustiaketaz, mantenimenduaz eta kontserbazioaz arduratzen den enpresak, OREKI Fundazioaren kirol taldeko txirrindulari talde amateurra babestuko du.
Talde honetako kide da, Asier Maeztu, brontzezko olinpiar dominaren jabe. Maeztuz gain, taldean arituko dira Aitor Olano, Ander Garmendia, Ander Odriozola, Andoni Costa, Asier Bolivar, Carlos Juez, Eriz Ruiz De Erentxun, Garikoitz Zabaleta, Gorka Bertiz, Gorka Ruiz De Gordoa, Gurutz Larrea, Iban González, Iker Aldazabal, Jagoba Sánchez, Jon Mariñelarena, Joseba Larralde, Juan Pablo Uriarte, Mikel Mariñelarena, Patxi Mundiñano, Unai Aranzabal eta Xabier Iriarte.
Bidelaneko zuzendaria den Isaac Loiola eta Enrique Ayerbe, Oreki Fundazioaren lehendakariak parte hartuko dute asteazken honetan, martxoak 14, arratsaldeko 19.30etan, Donostiako NH Aranzazu Hotelean.
Bidelan-Kirolgi taldeko 22 txirrindulariez gain, staff teknikoa eta zuzendaritzak parte hartuko du, eta txirrindularitza munduko pertsonai famatuak ere bilduko dira. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario