viernes, 27 de abril de 2007

Rebellin beteranoak aro berriak gainditu ditu eta Fleche Wallonian nagusitu da


Gerolsteiner taldeko 35 urtekoak Valverde eta Di Luca atzean utzi zituen Huyn

Hamasaigarren denboraldia du tropel profesionalean eta 1992. urtean baino ile gutxiago duen arren, goi maila du oraindik. David Rebellin beteranoak bigarren aldiz altxatu zituen besoak Huy muinoan. Onena izan zen eta orain dela hiru urteko garaipena berretsi zuen Fleche Wallonian, 202 kilometro eta 10 malda bete ondoren eta Alejandro Valverde eta Danilo di Luca goitik behera menderaturik. Beraz, podiuma iragan hiru urteko irabazleek zapaldu zuten.



Berriro ere, Huyko azken igoeran erabaki zen klasiko ospetsua. Astanak erritmoa bizitu zuen eta Kessler-ek hartu zuen ardura; Ricco, Valverde, Nocentini eta Rebellin txirrindulariek besterik ez zuten alemaniarren gurpila hartu. Gazteak atzera begira hasi ziren, ezinean, baina Gerolsteiner taldekoak -atzo UCI Pro Tourreko elastiko zuria jantzi zuen-, sendo, betiko dohainak erakutsi zituen eta hanka egin zuen aise. Helmugan, urteko lehendabiziko ospea eskuratu zuen, merezita, eta Amstelen Schumacher taldekidearen garaipena errepikatu zuen.



Ez du inoiz irabazle petoa izan -iragan bi urtetan lau lasterketa baino ez zuen irabazi-, eta 16 denboralditan 46 garaipen pilatu ditu. Beti zituen beste aurkariak aurretik, esaterako, Bartoli, Jalabert edo Bettini; orain dela hiru urte, berriz, sekulako erakustaldiak eman zituen udaberriko klasikoetan eta Amstel, Fleche eta Lieja eskuratu zituen. Beste inork ez du hori lortu.



Euskaldunak ez ziren azaldu bukaeran -onena Vila izan zen, 24.-, baina Euskaltel-Euskadi taldeko Verdugo protagonista izan zen. Nafarrak hanka egin zuen 40.kilometroan, Bichot, Le Mevel eta Loosli txirrindulariekin batera eta helmugatik 33ra harrapatu zuen tropela.



Orduan, hasi ziren izen nagusiak mugitzen, halanola, Gilbert, Ivanov, Cobo, Di Luca, Kirchen, Valverde, eta Rodriguezek burua hartu zuen. Ag2r taldeak tropelak bultzatu zuen eta dena erabakitzeke zen Huyko azken malda hasi baino lehen. Valverdek dena zuen alde baina amore eman zuen, baita Riccok eta Di Lucak ere. Hortaz, Rebellin indartsuena izan zen eta ospeko urteak berreskuratu zituen. Mundiala du ametsetan eta bere burua ikusten du tropelean beste bi urte, gutxienez.

miércoles, 18 de abril de 2007

Stuart O'Gradyk irabazi du Paris-Roubaix klasika


O'Grady lasterketa hori irabazi duen aurreneko australiarra da. Juan Antonio Flecha bigarren sailkatu da, 54 segundora.

Stuart O'Grady txirrindularia. Argazkia EFE
Stuart O'Grady 33 urteko txirrindulariak Paris-Roubaix klasika irabazi du, eraso bortitza egin ostean proba amaitzeko 25 kilometro falta zirela, lasterketa mitikoaren 105. edizioan.
Hortaz, O'Grady izan da aipaturiko proba irabazi duen Australiako lehen ziklista. Australiarrak 6 ordu 9 minutu eta 7 segundoko marka egin du 259 kilometroko ibilbidea osatzeko. Juan Antonio Flecha Rabobankeko liderra izan da bigarren, 54 segundora.
Sailkapena
1. Stuart O' Grady (AUS-CSC) .

2. Juan Antonio Flecha (ESP/RABOBANK) .

3. Steffen Wesemann (SUI) .4. Bjorn Leukemans (BEL) .

5. Roberto Petito (ITA) .

6. Tom Boonen (BEL) .

7. Roger Hammond (GBR) .

8. Enrico Franzoi (ITA) .

9. Kevin Van Impe (BEL)

10. Fabio Baldato (ITA)

11. Lars Michaelsen (DIN)

12. David Kopp (GER)

13. Leif Hoste (BEL)

14. Matti Breschel (DIN)

15. Ralf Grabsch (GER)

16. Staf Scheirlinckx (BEL)

17. Vladimir Gusev (RUS)

18. Stijn Devolder (BEL)

19. Fabian Cancellara (SUI)

20. Marcus Burghardt (GER)

Stuart O'Gradyk irabazi du Paris-Roubaix klasika


O'Grady lasterketa hori irabazi duen aurreneko australiarra da. Juan Antonio Flecha bigarren sailkatu da, 54 segundora.

Stuart O'Grady txirrindularia. Argazkia EFE
Stuart O'Grady 33 urteko txirrindulariak Paris-Roubaix klasika irabazi du, eraso bortitza egin ostean proba amaitzeko 25 kilometro falta zirela, lasterketa mitikoaren 105. edizioan.
Hortaz, O'Grady izan da aipaturiko proba irabazi duen Australiako lehen ziklista. Australiarrak 6 ordu 9 minutu eta 7 segundoko marka egin du 259 kilometroko ibilbidea osatzeko. Juan Antonio Flecha Rabobankeko liderra izan da bigarren, 54 segundora.
Sailkapena
1. Stuart O' Grady (AUS-CSC) .

2. Juan Antonio Flecha (ESP/RABOBANK) .

3. Steffen Wesemann (SUI) .4. Bjorn Leukemans (BEL) .

5. Roberto Petito (ITA) .

6. Tom Boonen (BEL) .

7. Roger Hammond (GBR) .

8. Enrico Franzoi (ITA) .

9. Kevin Van Impe (BEL)

10. Fabio Baldato (ITA)

11. Lars Michaelsen (DIN)

12. David Kopp (GER)

13. Leif Hoste (BEL)

14. Matti Breschel (DIN)

15. Ralf Grabsch (GER)

16. Staf Scheirlinckx (BEL)

17. Vladimir Gusev (RUS)

18. Stijn Devolder (BEL)

19. Fabian Cancellara (SUI)

20. Marcus Burghardt (GER)

Paris - Roubaix 2007


Oraindik zale askoren begiak Euskal Herriko Itzulian badira ere, igande honetan urteko probarik ikusgarrienetakoa korritzen da, Paris - Roubaix, txirrindularitzako 5 monumentuetako bat. Ez dugu euskaldunik bertan postu onik lortzeko moduan, baina ziur naiz txirrindularitza zale den oro proba hau ikusteko zain izango dela.
Espezialistentzako proba dugu hau. Bertan ez da erraza edozeinek karrera hau amaitzea, zer esanik ez beraz, ondo amaitzeko orduan edo podiumean sartzerako orduan. Beti esaten dute, proba honek aurreneko alditik maitemindu egiten zaituela… edo gorrotatu eta gehiago ez duzula korritzen.
Benetan proba gogorra, harbidezko gune askorekin. Hauen artean Arenberg-eko basokoa nabarmendu behar. Duela urte gutxi pixka bat konpondu baldin bazuten ere hau izaten da unerik erabakigarriena. Behintzat aurreneko selekzioa egiteko. Oilar nagusienak jo eta su hasten badira, bertatik helmugarainoko talde erabakigarria sortuko da.


Nor izango da garaipena jokatuko duten talde horretan? Ba ez dut uste inor harrituko denik Boonen, Ballan, Hoste, Gusev, Pozzato, Bennati, Burghardt, Flecha, Kroon, Hushovd edo Van Petegem aipatzen baditut. Eta esango duzue, ez ote du Fabian Cancellara aipatu behar? Ba ez dut talde horretan jarri, iaz bezalaxe ihes eginda iritsiko denaren susmoa baitut. Aurreko igandean lauean egin zuen erakustaldiaren ondoren, eta bere ezaugarriak ezagututa, hautagai nagusitzat ematera derrigortuta nago. Iaz, arrazoi gutxiagorekin berorren izena eman baldin banuen hautagai nagusitzat, aurten oraindik eta lehenago. Zoro puntu bat badu eta batzuetan horretxek galtzen du. Honen erasoaldia edozein lekutan espero daiteke eta horretxen zain egongo gara denok. Berak esana da gainera euri eta lokatzetan irabazi nahi duela Roubaixko belodromoan, ezerri beldurrik ez duenaren erakusgarri, aldameneko argazki honetan ikusten den bezala. Modu horretantxe irabazi nahi du suitzarrak. Ea hori ikusteko moduan garen, nahiz eta ez diedan ezer txarrik opa txirrindulariei, irrikitan bainago argazkian bezalako lokatzetan txirrindulariak borrokan ikusteko

EUSKAL HERRIKO ITZULIKO SAILKAPENAK

Etapa 1: Urretxu- Urretxu (139 Km.)
Lunes 9 de abril
Etapa 2: Urretxu - Karrantza (191,55 Km.)
Martes 10 de abril
Etapa 3: Karrantza - Vitoria- Gasteiz (173 Km.)
Miércoles 11 de abril
Etapa 4: Vitoria- Gasteiz - Lekunberri (176 Km.)
Jueves 12 de abril
Etapa 5: Lekunberri - Oiartzun (169 Km.)
Viernes 13 de abril
Etapa 6: Oiartzun - Oiartzun (14 Km.)
Sábado 14 de abril

47 Euskal Herriko Itzulia


Aurtengo Euskal Herriko itzulia apirilaren 9an hasi eta 14an bukatuko da. Irteera Urretxun emango da eta amaiera Oiartzunen. Guztira, 863 kilometro izango dira, egunean batez besteko 143,83 kilometro eginez.
2007ko itzulia berezia izango da bi egunetan 19 gain igoko direlako. Lehenengo etapan, hau da, Urretxukoan, 9 portu igoko dira eta bigarrenean, ordea, 8. Horregatik, aurtengo itzulia beste urteetakoa baino zailagoa izango da batzuentzat.
Irteeran UCI ProToureko 20 taldeak egongo dira. Dudarik gabe, talde indartsuena Saunier Duval izango da, bertan Mayo, Koldo Gil, Simoni, Piepoli edo De La Fuente egongo direlako. Baina beste taldeetan ere jende oso ona egongo da, Alberto Contador, Alejandro Valverde, Samuel Sanchez, Davide Rebellin, Manuel Garate, Carlos Sastre eta Patxi Vila, esate baterako. Edonola ere, aurtengo itzulia irabazteko faboritoak Di Luca eta Marchante dira zalantzarik gabe.
Beraz, 2007koak itxura oso ona du eta seguruenik ez da ikuskizuna faltako.

Astebururako Bidelan-kirolgik bi agerpen ditu


XXII. Memorial Rodríguez Iguanzo Klasika larunbata honetan ospatuko da, apirilak 21, Vispiereseko herrian (Kantabria). Espainiako Koparako proba goizeko 9.15etan hasiko da eta bertan Iker Aldazabal, Gorka Bertiz, Ander Garmendia, Carlos Juez, Eriz Ruiz de Erentxun, Juan Pablo eta Garikoitz Zabaleta egongo dira. Alex Aramberrik gidatuko ditu Bidelan-Kirolgi taldeko 11 txirrindulariak.

Bidelan-Kirolgik larunbata hontarako itxirik duen beste agerpena 23 urtez azpikoentzako XI. Hotel Irache Txapelketa da eta Aiergiko herrialdean hasiera emango zaio 16.00etan. 105 kilometroetako lasterketa, Lezauneko garaia izango du helmugatik 22 kilometroetara eta Muru eta Aiegi maldak azken 10 kilometroetan. Xabier Muriel eta Joxemari Gorostidiren zuzendaritzapean Bidelan-Kirolgiko 11 txirrindulari elkartzekotan dira: Unai Aranzabal, Asier Bolivar, Iban González, Xabier Iriarte, Joseba Larralde, Gurutz Larrea, Jon Mariñelarena, Mikel Mariñelarena, Aitor Olano, Gorka Ruiz de Gordoa eta Jagoba Sánchez.

sábado, 7 de abril de 2007

Asteburu honetako lasterketak



Igande goizean Beasainen eta Ororbian izango dira lassterketak, Beasainen eta Ororbian hain zuzen ere. Biak ere elite eta hogeitahiru urtez azpikoei zuzendutako lasterketak izango dira.